EUSKOKULTUR FUNDAZIOA Eugenio Arraiza Rodriguez-Montek sortu zuen Iruñean 2000. urtean, eta besteren artean honako xede nagusi hauek ditu:
Betekizun horiek erdiesteari begira, beste entitaterekin, administraziokoak zein pribatuak, kolektiboak zein gizabanakoak, haien xedeak eta Fundazioarenak bateragarriak izanik, lankidetza-hitzarmenak edo akordioak egiten ditu.
Fundazioa legezko Patronatu batek gidatzen du, egun honakoek osatua: Maite Lakar Iraizoz, Jose Antonio Solano Arratibel, Juan Carlos Etxegoien Juanarena eta Jon Abril Olaetxea.
Euskara Kultur Elkargoak zuen eginkizuna gure hartuz, Pamielarekin batera Mikro-ipuin Lehiaketaren hamargarren edizioa deitu genuen.
Fundazioaren sortzaile eta Presidente Eugenio Arraiza zendu zen. Ondorioz, elkartearen patronatua berrosatu genuen.
Iruñeko auzoetan Ondare Immateriala elkarrizketa bidez biltzeari ekin genion.
Tuterako Lourdes auzoan eginiko ahozko ondarearen bilketaren emaitza aurkeztu genuen, Fundación Civil San Francisco Javier delakoaren laguntzaz. Dokumentala ekoitzi eta 1.000 aleko argitaraldia egin genuen.
Fundazioaren artxibategiaren hustuketaz abiatuz, Euskokulturreko Maite Lakarrek eta euskara teknikari Patri Arburuak landu zuten Xaldun Kortin, jolastu gurekin!, haur hizkera, kanta, jolas eta esapide bilduma argitaratu zuen Labrit Multimediak.
Nafarroako Estatuaren Historia ikastaroen osagarri gisa jaio zen dokumental sorta argitaratu genuen, 12 dokuflashez osaturikoa.
BBVAren finantzazioarekin, Larraungo kantutegia bideoan jaso genuen. Maitane Urbizuk eta Nerea Urbizuk garatu zuten proiektua.
Jauzarrea elkarteak prestaturiko Atlantiar biltzar-sorta abiatu zen. Orduz geroztik kongresuak sustatu eta bertan parte hartu dugu.
Lehenbizikoz, Nafarroaren Historiaren inguruko ikastaroak antolatu genituen. Mendeurrenaren kariaz Historia guneetan sortu zen dinamikaren barnean eta haren osagarri gisa. Orduz geroztik urtero antolatzen ditugu ikastaroak, eta zenbaitetan hitzaldi zikloak ere.
Euskokultur Bekaren babespean azterketa sakona egin ondoren, Jesus Barkosek eta Aitor Pescadorrek El Ayuntamiento de Pamplona durante la Transición (1974-1979) idazlana aurkeztu zuten.
Euskarabidearen laguntzaz eta Kantuzale Elkartearekin batera, Leitzako kantutegiaren azterketa eta zabalkunde proiektuan parte hartu genuen, Kristina Urrutiak eginiko bilketatik abiatuta.
Aldudarrak Bideo eta Euskal Kultur Erakundearekin batera, Aezkoa-Garazi Mugazgaindi dokumentala argitaratu genuen, bildutako materialetan oinarrituta.
Euskokultur Mintegia estreinatu genuen, egoitzaren azpiko lokalak txukun prestatuta.
Fundazioko Patronatuari hainbat kide berri batu zitzaizkion.
Euskal Herria Ardatz liburua argitara eman zuen Udako Euskal Unibertsitateak. Bertan, Eugenio Arraizak, Eduardo Apodakak eta Joxe Manuel Odriozolak kulturaren inguruko hausnarketa eta analisi sakona egiten dute. Hor azaltzen dira Fundazioarentzat baliagarri diren kultur irizpide nagusiak, hala nola fundazioaren sortzaileak kulturaren eta abarren inguruan zuen pentsamendua.
Euskal Kultur Erakundearekin hitzarmena izenpetu genuen, Ondare Immaterialaren bilketa egiteko Nafarroa Beherean. Horren ondorioz EKEren Eleketa programa jaio zen.
NUPekin sinaturiko akordioaren ondorioz, Euskokulturrek Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiborako bilketa sistematikoa abian jarri zuen Iruñeko, Zangotzako eta Nafarroa Behereko merinaldeetan, gerora Nafarroa osora zabalduko zen egitasmoko lehen lekukotasunak bilduz herriz herri.
Euskokulturren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko harremanak abiatzen dira, Ortzadarren Folkloreari buruzko XX Jardunaldietan NUPeko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saileko Alfredo Asiainek Nafarroako ahozko ondarearen artxiboa garatzeko proiektua aurkeztu eta gero.
Antso III. Handiaren omenezko kantata, "Antso Handia, errazu", haren erregetzaren milurtekoaren kariaz antolaturikoa, lehen aldiz antzeztu zen Hondarribian.
Euskokultur Fundazioa eratu zuten Eugenio Arraizak eta Maria Josefa Fernandezek.
Eugenio Arraizak bultzatuta, Eusko Kultur Gaiak izeneko ikastaroa antolatu zuen, Larraona Ikastegian, Udako Euskal Unibertsitateak.