Mikro-Ipuin Lehiaketa

2021-2022 MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

 

MIK2016

Pamielarekin batean eta Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren laguntzaz antolatzen dugun Mikro-Ipuin Lehiaketa hamahirugarren edizioan da ikasturte honetan. Parte hartzeak gora eta behera egiten du, baina beti emaitza polita lortzen da, hemen bildu ditugun aleetan irakur daitekeenez. Arrakastatsua da, hortaz, eta horren erantzuleak, antolatzaileak baino gehiago, ipuinak idazten dituzten ikasleak eta irakasleak dira.

Lehiaketa Nafarroa Garaiko A (edo B) eta D ereduetako ikasleei zuzenduta dago nagusiki, baina urtero gonbidatzen ditugu Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko ikasleak ere, ipuinen bidez bada ere elkarren berri izan dezagun. Egin beharrekoa honakoa da, alegia, gehienez ehun hitz izan ditzakeen ipuin bat idaztea. Euskaraz, jakina.

Sei kategoriatan antolaturik dago: Nafarroa Garaian D ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntza; A (edo B) ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean Lehen eta Bigarren maila.
Bost idazlek osaturiko epaimahaiak ipuinak irakurri eta saria merezi dutenak hautatzen ditu.
Sariak emateko bizpahiru ekitaldi egin ohi ditugu, urte bakoitzean hautatzen diren ikastetxeetan, eta bertan oroigarriak eta Pamielak prestaturiko liburu sortak banatzen zaizkie irabazleei. Horretaz gainera, gonbidatu baten konpainia izaten dugu eta hark ere bere ipuina idazten du. Geroago dator ipuinak liburu ttikian argitaratzea eta horren aurkezpena eta zabaltzea.
Arauetan aurkitzen ahal duzue lehiaketaren inguruko jakingarri gehiago, eta beherago aurreko edizioetako kartelak eta liburuak.

 

MIKRO-IPUIN LEHIAKETA 2021-2022: ARAUAK (PDF)

    1. PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan Nafarroa Garaiko A (edo B) eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek eta Nafarroa Behereko, Zuberoa, eta Lapurdiko eskoletako eta kolegioetako ikasleek har dezakete parte.

 

    2. LANAK
Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bat aurkeztu ahalko du, gehienez 100 hitzekoa. Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta beste inongo lehiaketara aurkeztu gabea.

 

    3. KATEGORIAK
Lehiaketa sei kategoriatan antolatu da: D ereduko Lehen Hezkuntza, A (edo B) ereduko Lehen Hezkuntza, Iparraldeko Lehen Maila (ikastolak eta eskolak), D ereduko Bigarren Hezkuntza, A (edo B) ereduko Bigarren Hezkuntza eta Iparraldeko Bigarren Maila (kolegioak).

 

    4. LANAK ENTREGATZEKO BIDEAK
Irakasleak edo arduradunak talde bakoitzaren lanak bildu eta 2021ko urtarrilaren 31a bitarte Euskokultur Fundazioari helaraziko dizkio. Horretarako bi bide daude:

1. AUKERA: Posta elektronikoz, mezu bakar batean erantsiz:

2. AUKERA: Postaz igorri edo egoitzan entregatu, gutun-azal handi baten barruan sartuz:

 

    5. HAUTAKETA-PROZESUA
Epaimahaia Eduardo Aldasoro, Izaskun Etxeberria, Ines Castiella, Itziar Diez de Ultzurrun, Jon Abril eta Fertxu Izquierdok osatuko dute, inorentzat uneko eragozpenik sortu izan ezik. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahai horrek aukeraketa eginen du. Deliberoa 2022ko martxoan ezagutaraziko da, Euskokulturren webgunean eta hedabideen bitartez. Deliberoari helegiterik ezin jarri izanen zaio.

 

   6. SARIAK
Kategoria bakoitzeko irabazle bat izanen da, eta Pamiela Argitaletxearen liburu sorta jasoko du opari. Horrezaz gain, epaimahaiak egoki deritzen ohorezko aipamenak egin ditzake. Halere, sariak eman gabe gera litezke, baldin eta -epaimahaiaren irizpidearen arabera- idazlanek behar bezalako merezimendurik izanen ez balute. Bestalde, epaimahaiak proposatuko du zein ikastetxetan eginen daitekeen ikasle, irakasle eta artista gonbidatuarekin ospatu ohi diren sari banaketaren ekitaldiak. Edizio honetako gonbidatu berezia Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” Irrien Laguna izango da..

 

    7. ZABALKUNDEA
Aurkezturiko idazlanak Euskokulturren eta Pamielaren esku geratuko dira. Fundazioak bere webgunean edo beste komunikabide edo euskarritan argitaratu ahal izanen ditu, egilea eta eskola aipatuz betiere. Era berean, Euskokulturrek eta Pamielak lehiaketako sari emate ekitaldietan eginiko argazki eta bideoak erabili ahal izanen dituzte, gurasoen idatzizko baimena jaso izanik betiere.

 

    8. OHARRAK
Araudi honetan aurreikusi gabeko edozein arazo ebazteko eskumena epaimahaiak izanen du. Aurkezturiko obren kopurua espero baino handiago izatera, atzerapena izan liteke, epaimahaiak ipuinak irakurtzeko eta aztertzeko aski denbora eduki dezan. Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakiak erabat onartzea dakar berarekin.

 

    9. HARREMANAK
Lanak aurkezteko, informazio gehiago eskuratzeko edota zalantzak argitzeko, Euskokultur Fundazioarekin harremanetan jartzeko bideak honakoak dira:

 

EUSKOKULTUR MINTEGIA
Baratzeetako zeharkalea 2, behea. 31014 Iruñea.
Tfnoak: 00 34 948 14 18 12 / 00 34 660 352 352


E-posta: mikroipuinak@euskokultur.eus


 

 

Aurreko edizioak

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago