Nafarroaren Historia. Memoria bizia (1512-1982)

Euskarazko taldea: Hezkuntza Departamentuak homologatua (2 kreditu)

Euskokultur Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean antolatuta, 1512. urtetik XX. mende hondarrera arteko ibilbidea aztertuko dute 12 saioko ikastaro batean.

Antolatzaileek hamabi hitzaldi prestatu dituzte, 500 urteko historia gizarteratzeko asmoz: konkistaren ondotik sorturiko testuinguru, bizimodu, pentsamendu eta arrazoibideen segida; Nafarroaren biziraupena, haren nortasuna foruen inguruan zainduta; politikari, intelektual zein herritar xehe aunitzek eginiko ekarpena, koiuntura bakoitzean eta ibilbide osoan zehar. Argilunez beteriko ibilbidea, nolanahi ere.


Udako Euskal Unibertsiatea

UEUrekin elkarlanean antolatuta

Euskarazko saioak, astelehenetan 17:30etatik 19:00 arte eta gaztelaniazkoak asteazkenetan, 19:30etatik 21:00 arte izanen dira.

Ikastaroaren iraupena otsailaren 12tik maiatzaren 6 arte da.

Otsaila

Al
As
Az
Og
Or
Lr
Ig
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 

Martxoa

Al
As
Az
Og
Or
Lr
Ig
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Apirila

Al
As
Az
Og
Or
Lr
Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Maiatza

Al
As
Az
Og
Or
Lr
Ig
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

GAIEN ZERRENDA

  1. XVI. MENDEA. NAFARROA, BITAN.
    Penintsulan, erregeorderri bat. Nafarroaren nortasuna espainiar monarkiaren aurrean. Bilakaera politikoa: “nafar fidagaitzak”-etik Nafarroa “Espainiako giltza” izatera. Nafar monarkia legitimoa, frantziar koroaren aldean. Erreforma protestantea. Mendebaldeko lurraldeak (foraltasuna, instituzionalizazioa, konkistatzaileak, eskribauak…).

  2. XVII. MENDEA. ESPAINIA GAINBEHERAN, NAFARROA GAINBEHERAN.
    Erreforma eta kontra-erreforma. 1640ko krisi espainiarra. Memoria esnatzen (Moret eta Aleson). Espainiar Inperioaren gainbehera. Frantziako erregeak-Nafarroako erregeak (1620). Nafarroa bidegurutzean, Espainiaren eredu berria Olivaresko konde-dukearen Armen Batasunaren bidez.

  3. XVIII. MENDEA. DINASTIA BERRIA, ARAZO ZAHARRAK.
    Ondorengotza gerra Nafarroan eta mendebaldeko lurraldeetan. Monarkia borboitarraren eredu berria eta foru-sistema. Zentralismo borboitar berria: Batasun erlijioso, hizkuntzazko eta ekonomikoa. Frantziar monarkia Euskal lurraldeen aurrean. Konbentzio Gerra: probintzia traidoreak.

  4. NAFAR MEMORIA XVIII. MENDERA ARTE.
    Martin Azpilikuetako, Pedro Navarro, Frantzisko Xabierko, Pedro Axular, Joannes Leizarraga, Bernart Etxepare, Garibay, Jose Moret, Manuel Larramendi, Arnaud Oihenart, Frantzisko Aleson.

  5. XVIII ETA XIX. MENDEETAKO PASABIDEAN. ITUNAREN HAUSTURA.
    Baionako Konstituzioa eta Kadizko Gorteak, bi eredu desberdin Nafarroarentzat. Frantsesen aurkako gerra Nafarroan, nazionalismo espainiarraren sorrera. Fernando VII.a: Espainiako eta Nafarroako erregerik txarrena. I. Karlistaldia (1833-1840). Bergarako Besarkada, nafarren derrotaren sinbolo.

  6. KUARENTAIUNISMOA ETA HAREN ONDORIOAK XIX. MENDEAN.
    1841eko Legea: Itundua? Nafar eliteen birmoldaketa: nekazal kazikismoa industria-burgesiarik gabe. Desamortizazioak Nafarroan eta II. Karlistaldia (1846-1849). I. Errepublika eta proiektu federala. Nafarroa eta haren historiari buruzko ikuspegi berria, “intelligentsia”ren memoriaz.

  7. NAFARROA: GIZARTEA, EKONOMIA, ERLIJIOTASUNA ETA BIZIMODUAK (XVI-XIX. mendeak).
    Nafarroako demografia. Eredu soziala: batzarreak, zergak, maiorazkoa… Euskara XIX. Mende amaiera arte, hizkuntza jazarri eta gutxietsi baten biziraupena. Aita Asteteren katixima. Korronte kulturalak (Jaurgain, Xaho, etc.). XIX. mendeko kultur mugimenduak.

  8. ERRESTAURAZIOA (1874-1931).
    III. Karlistaldia (1872-1876). Mendebaldeko lurraldeen foruen galera, istilu berri bat Gamazada eta Laurak Bat (1893). Txanda-sistema politikoa (1874-1923) eta Primo de Riveraren diktadura. Nafarroako Euskal Elkargoa (Asociación Euskara de Navarra). Afrikako gerra. Autonomiaren aldeko mugimendua. Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzaren sorrera.

  9. II. ERREPUBLIKA ETA FRANCOREN ALTXAMENDUA (1931-1939)
    Nafarroa II. Errepublikaren aurrean, erreakzioa eta elite moderatuen konjurazioa. Lizarrako Euskal Estatutua. Erreforma errepublikanoak. Errepresioa Nafarroan. Fronteen bilakaera. Masakreak eta polemikak. Erreketeak eta falangistak, “tartaren banaketa”. Elite berri baten sorrera Nafarroan.

  10. DIKTADURA FRANKISTA (1939-1975)
    Frankismoaren harlauza. Errepresioa eta legediak. Bilakaera politikoa, faxismotik “demokrazia organikora”. Erbesteratzea eta 1945eko etsipena. Autarkiaren porrota, desarrollismoa, industrializazioa eta langile klase berri bat Nafarroan eta Araban. ETAren sorrera eta borroka antifrankista. Iruñea, hiriburu lasaia?

  11. PENTSAMOLDE ETA KULTUR KORRONTE BERRIAK XX. MENDEAN.
    Euskal Herriko bilakaera sozial eta ekonomikoa. Protagonista ekonomikoen aldakuntzak eta XX. mende amaierako krisi handia. “Irurak Bat”-etik “Zazpiak Bat”-era. Artea, nortasun baten isla. Unamuno edo Barojarengandik Ez Dok Amairu-ra, hizkuntza baten berreskurapena. Nafarroako Historiaren ikuspegi “ofiziala”.

  12. TRANTSIZIOA, HAREN ISLA NAFARROAN (1975-1982)
    “Kontrolpeko eztanda” baten bilakaera. Trantsizio eredu espainiarra, eredugarria? Prozesu politikoa eliteen kontrolpean. Erreferenduma, Konstituzioa, 1977ko Amnistia Legea. Terrorismoak: muturrekoak eta Estatu-terrorismoa. Txandakatze-sistema berri bat. “Otsailaren 23a”, mugarri berri bat. LORAFNAren sormena, “Navarra es Navarra".
Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago