Mintegia deitu dugu kulturaren baitan ari diren hainbat elkarte biltzen dituen proiektua. Euskokultur Fundazioak duen ikuspegia egunerokoan gauzatzeko asmoz, bertan biltzen gara elkarrekin aritu ahal izateko eta elkarren berri izateko. Bakoitzak sortzen duen guztia ingurukoei era zuzenean helarazteko. Bertso, musika, kanta, dantza, goi mailako jakintza... horiek guztiek tokia dute gurean.
Mintegiko aretoa instalazio modernoa da, formatu txikiko edo ertaineko ekimenak gauzatzeko toki egokia.
Proiektu komun honetan gainerako elkarte edo taldeek parte har dezakete, partaide izan gabe. Izan ere, urtean zehar hainbat talde etorri ohi da hitzaldi, prentsaurreko, biltzar zein ikastaroak egiteko asmoarekin. Jar zaitez gurekin harremanetan ekitaldiren bat antolatu nahi izanez gero.