Bortziriak Solasean

Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak lagunduta, “Bortziriak solasean. Ahozko tradizioaren bilduma” liburua eta DVDa argitaratu ditu 2000-2001 urteetan zehar egindako ondare immaterialaren bilketan oinarrituz. Lan horretan 50 lekuko elkarrizketatu zituzten Nora Iriarte Osesek eta Maite Lakar Iraizozek Bortzirietako Euskara Mankomunitateak esleitutako beka baten bidez. Anitz dira bilketa hartan jorratutako gaiak: garai bateko bizimodua, lanbideak, sinesmenak, mitologia, kontrabandoa, garbiketa, zerri-hiltzea, elizaren eragina, eskola, bestak, ohiturak, erremedioak, ipuinak, bertsoak, kantuak...

Liburua nahiz DVDa garai hartako hainbat argazkiz osatua daude. Horrez gain, eskualdeko hitzak biltzen dituen hiztegitxo bat ere ageri da.

Honako liburudendetan topatuko duzue Bortziriak Solasean liburua, 25 eurotan:

Bera

  • Agara
  • Irene
  • Igone

Lesaka

  • Telletxea
  • Xagu

Arantza

  • Dena

Igantzi

  • Bi-bide

Etxalar

  • Plazako denda
  • Kultur etxea

Iruñea

  • Karrikiri
  • Abarzuza
  • Elkar Comedias

Bestela, inprimaki hau bete dezakezu eta etxera bidaliko dizugu liburua (25€ + bidalketa gastuak). Bete azpiko gelaxkak eta zurekin harremanetan jarriko gara salmenta konfirmatzeko.

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago