Azkeneko berriak

 

Bixente Serrano Izko, Euskokultur Fundazioko presidentea gogoan

Argitaratuta: 2020-09-17, Orokorra atalean


Joan den ekainaren 4an joan zitzaigun Bixente Serrano Izko. Bapateko kolpe latza izan zen, garai nahasi hauetan espero ez genukeena. Ez zen izan egunerokoa dugun eritasunaren biktima; beste gaitzen bat izan da, Bixentikoren handitasuna desagertarazi diguna.

Bixente Serrano Izko, Ondare Ez-materialarendako elkarrizketan

72 urte zituen, ezagutu dutenen aburuz ongi probestutakoak, bide oparoa egina baitu hainbat alorretan, politikan, literaturan, kritikan zein pentsamenduaren ur sakonetan. Beti lasai eta apal, baina beti bizkor. Urte parrasta zeraman gure Fundazioan aholkulari, patronatukide eta azken urteetan Presidente. Hala jardun izana bihotzetik eskertu besterik ezin dugu egin Euskokulturko kide guztiok. Goian bego, baina ez oso urruti, hark prestaturiko ondaretik landare berriak oraindik ere haziko baitira!

Itzuli

Bilaketa:

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago