Azkeneko berriak

 

1559 ikaslek parte hartu dute Mikro-ipuin Lehiaketaren hamargarren edizioan. Guzti-guztiei, mila esker!

Argitaratuta: 2017-04-10, Mikro-Ipuinak atalean


Ikasturte honetan sasoiz eta indartsu heldu da mikro-ipuin lehiaketa. Euskokultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolaturiko hamargarren edizioan nabarmenki gora egin du partehartzeak; izan ere, 1500 ipuin baino gehiago jaso dira.

Jasotako lan kopuruaz gain, bereziki pozgarria da eremu eta eredu aldetik partaidetza anitza. Nafarroa Garaian, A ereduko 28 ikastetxetik eta D ereduko 21etik igorri dituzte idazlanak. Iparraldeko zentroetan berriz, aintzat hartzeko moduko gorakada nabari da aurreko edizioekin alderatuta: 14 eskolek hartu dute parte eta –estreinakoz- bi kolegiok.

Ikasketa ereduaren eta zikloaren arabera, sei kategoriatan banatuko dira sariak eta kategoria bakoitzean lehen saria edo aipamena jasotzen duten egileek liburu sorta bana jasoko dute. Horrezaz gain, haien lanak mikro-liburu batean argitaratuko ditu Pamielak.

Aingeru Epalza, Inma Errea, Toño Muro, Joxemari Sestorain eta Itziar Diez de Ulzurrunek  osatzen dute aurtengo epaimahaia, eta lan guztiak aztertu ondotik, hilaren 24an emanen dute deliberoa. Partehartzaileei zuzenean emanen zaie berri, bai eta prentsa eta sareen bitartez publikatu ere.

Itzuli

Bilaketa:

Webgunean cookieak darabiltzagu, gureak edo besterenak, erabilgarritasuna hobetzeko. Gunean jarraitzekotan, ulertzen dugu onartzen dituzula.  Ados  Informazio gehiago