Jaso
➤
Aldaketa garaietan identitatea sortzeko oinarria da Kultur Ondare Immateriala. Mundua horrenbeste aldatzen ari den honetan, biziki garrantzitsua da, beraz, gure herri, bailara eta herrialdeen nortasunaren lekukotasunak biltzea eta zabaltzea.
Iparrorratz horri jarraituz, Euskokultur Fundazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoak abiatutako Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboaren proiektuari lotu zitzaion 2005. urtean.
Proiektuaren helburua zera da: Nafarroako herri guztietako ahozko ondarea bildu, aztertu eta zabaltzea bideoan grabatutako elkarrizketen bitartez.
13 urte hauetan, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Luzaide, Artzibar, Auritz, Erroibar, Oroz Betelu, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Malerreka, Bortziriak, Leitza, Areso, Arano, Goizueta, Ultzama, Odieta, Imotz, Basaburua, Lantz, Larraun, Lekunberri, Irunberri eta Iruñean 600 elkarrizketatik goiti grabatu ditu Euskokulturrek bere ekimenez. Hauei gaineratu behar zaizkie Labrit Ondarea enpresarekin eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean grabatutako beste 200etik gora.
➤
➤
➤
"Memorias del barrio de Lourdes" dokumentala
Tuterako Lourdes auzoan bildutako 25 lekukotasunetan oinarritutako dokumentala, auzoaren sorrera eta garapena azaltzen duena.
San Francisco Javier Fundazio Zibilarekin elkarlanean
Elkarrizketatzaileak: Nerea Amigot eta Aritz Ibañez
Urtea: 2012
Irunberri
10 elkarrizketa
Irunberriko Udalarekin elkarlanean
Elkarrizketatzaileak: Marian Zozaya eta Gabriel Ibañez
Urtea: 2011
Leitza
20 elkarrizketa
Leitzako Udalarekin elkarlanean
Elkarrizketatzailea: Patziku Perurena
Urtea: 2008
Imotz
19 elkarrizketa
Imotzeko Udalarekin elkarlanean
Elkarrizketatzaileak: Izaro Arroita eta Iñigo Astitz
Urtea: 2009
Larraun eta Lekunberri
45 elkarrizketa
Larraun eta Lekunberriko Udalekin elkarlanean
Elkarrizketatzailea: Maitane Urbizu
Urtea: 2009
Zaraitzu
40 elkarrizketa
Zaraitzuko Batzarrarekin elkarlanean
Elkarrizketatzailea: Fernando Hualde
Urtea: 2011
Malerreka
54 elkarrizketa
Malerrekako Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean
Elkarrizketatzailea: Maite Lakar
Urtea: 2012
Bortziriak
50 elkarrizketa
Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean
Elkarrizketatzailea: Maite Lakar
Urtea: 2012